• BASO JABEEN INTERESAK DEFENDITZEN DITUGU.
    • Araudi berrietako eztabaida foroetara joaten gara eta bertan baso jabeen interesak defenditzen ditugu baso arloko murrizketa edo eta aldaketa berrien aurrean. 

    • Baso arloan interesgarriak diren proiektu berriak ezagutzea.

  • BAZKIDEEI BERAIEN BASOEN GESTIOETAN LAGUNDU.

  • Erantzukizun Zibileko Asegurua: Bazkide guztiek aseguru hau edukiko dute beraien basoek hirugarren bati egin diezaioken kalte-galereei aurre egiteko. Ikusi baldintzak

  • Basoko suteen eta hondamendi naturalen asegurua:  Bazkide guztiek kontratatu ahal izango dute aseguru hau. Beronek suteek, uholdeek, haizeteak eta elurrak egiñiko kalteak kubritzen ditu.

  • Jabetzaren gestio mankomunatuaren aholkularitza:  Bizkaiko lurralde historikoko jabetzaren banaketak, jabeen elkarte bat eratzea ekar dezake. Bizkaiko Basogintza Elkartea eraketa honeetan eta berauen gestioetan espezializaturik dago.
  • Diru laguntzen tramitazioa: Basoetan egiten diren lan gehienek Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez diru laguntzak dituzte. Gure elkartean diru laguntza hauek prestatzen ditugu eta beraien segimendua egiten dugu.

  • Baso neurketak (tasazioak): Baso bat mozketa atalera ailegatzen denean, beronek daukan azalera jakiteko eta egurra merkaturatzeko, neurketa bat egitea beharrezkoa da. Gure elkartean neurketa hauek egin ostean basoaren kubikazio eta neurketa informea lantzen dugu.

  • Bulego teknikoa:  Ingurugiroari buruzko txostena, baso kudeaketa planak, aditu txostenak, adiskidetza ekitaldiak, zoruaren eta zuhaiztien balorazioak, inkesta topografikoak, mugarritze lanak, katastroko zuzenketen tramitazioa, baso-pistak egiteko proiektuak eta bestelako informe-proiektuak ere egiten ditugu.

  • Basoekin: Basoko gestioak eraman ezin dituen bazkideei zerbitzua ematea da basoekinen helburua. Basoaren egoera aztertzea, lanen proiekzioa egitea, kontratazioa, betearazpena eta lanen kudeaketa.

  • Landare banaketa: Elkartetik basoko landareen erreserba nagusiak hartzen dira. 

  • Aholkularitza juridikoa: Bazkide guztiek basogintzako arazoez arduratzen den aholkularitza juridikoko zerbitzua edukiko dute, lenengo kontsulta egitea eta lehenengo instantzia idaztea doakoak izanik.

  • Kontratu modeloa: Basoko edozein lan egiteko oso garrantzitsua da bitartean kontratu bat egitea. Dokumentu hauek bazkide guztiek dituzte eskuragai, baita ere momentuan behar izaneko azalpenak ere.

  • Informazioak eta oharrak: Bazkideak informatuak izango dira gure berri garrantzitsuez bidaltzen ditugun gutunen eta zirkularren bidez. Beste alde batetik, gure web horrialdea "basoa.org"   oso eguneratuta daukagu eta bertan notizi, alerta, kurtsoak, kongresuak, etb. argitaratzen ditugu.

  • Beherapenak gasoleo-horniduran (EUROPOLEO): Empresa honek astero bidaltzen dizkigu gure bazkideentzako aste bakoitzeko gasolio prezioak.  (Ikusi beheko baner-ean).

  • Beherapenak itxituretan (VINCO): Empresa honek itxiturak egiteko alambreak eta sareak eskeintzen dizkigu gure bazkideentzat. (Ikusi beheko baner-ean).

  • IMQ- Osasun asegurua:  IMQ- Institutuak osasun asegurua eskeintzen digu gure bazkideentzako. (Ikusi beheko baner-ean).