• Aholkularitza teknikoa (basoak berritzea, inausketa, sastrakak kentzea, gaixotasunak eta izurriak tratatzea, etab.).
  • Azterketak eta txostenak (kudeaketa planak, basoko pistak, balioespenak, etab.).
  • Mendiak balioztatzea.
  • Heziketa jarraitua (ikastaroak, hitzaldiak, argitalpenak, etab.).
  • Landarez hornitzea, hala koniferoz, nola hostozabalez.
  • Basoen gaineko erantzukizun zibileko asegurua RC aseguroa

 

Ihardueren memoria

Aramaio eta Legutioko baso–jabeak Arabako Basogintza Elkarteak eskeintzen dituen baso zerbitzuetara hurreratzearren, urte guztian Aramaioko Udaletxean, jendearenganako laguntza eskeiniko da egun zehatz batzuetan.

Egun horiek egutegian seinalatutako ostegunak izango dira. Edozein argibidetarako, deitu honako telefonora: 686 13 18 00.

Egutegi asistentzia Aramaio 2020

Oharra: Dirulaguntzak tramitazeko epea irekitzen denean, hauetaz aparte, beste egun batzuk jarriko dira, eskeintzen arabera.

  • BAZKIDEENTZAKO DOAKO ZERBITZUAK
  • EUSKADI BASOGINTZA aldizkari lau hilabetekaria

Euskadiko basogintza sektorearen berri ematen du, basoen kudeaketa hobetzeko teknikak eta bitartekoak azaltzen ditu eta Euskadin zura unean-unean saltzen den prezioak adierazten ditu.

  • Informazioa eta zabalkundea

Basoarekin erlazionatuta dauden gaiei buruzko kurtxoak eta hitzaldiak ematen dira. Baso ustiapena eta beste espezie batzuk ezagutzeko irteerak egiten ditugu. Bazkideentzat gai edo jakinarazpen interesgarriak daudenean zirkular baten bitartez jakinarazten zaie.

  • Erantzukizun zileko asegurua

Bazkide guztiak aseguratuta daude basoek eta basogintza lanek beste pertsona batzuei egin diezaieketen kaltearen aurka. RC aseguroa

  • Aholkularitza teknikoa

Aholkularitza juridikoko zerbitzua dago bazkideen esku, basogintza arloko arazoetan espezializatuta dagoena. Lehenengo kontsulta eta lehenengo eskaria egitea doakoak dira.

  • Beherapenak gasoliotan, lur orotako ibilgailuetan eta itxituretan

Bazkideek beherapenak dituzte etxez etxeko gasolio hornikuntzan eta hainbat markatako lur orotako ibilgailuak eta itxiturak egiteko materiala erosteko.

  • BAZKIDEENTZAKO BESTE ZERBITZU BATZUK (ORDAINPEKOAK)
  • Basogintza landarez hornitzea

Elkarteak landareak banatzen ditu, hainbat basogintza espezie berritze aldera: intsinis pinua, itsas pinua, eukaliptoa, hostozabalak, etab.

  • Diru laguntzak izapidetzea

Foru Aldundiari basogintzarako diru laguntzak eskatzeko txosten teknikoa eta izapideak egin eta eskariak aurkezten ditu.

  • Zuhaiztiak kubikatzea

Zuhaitzak oinez oin neurtzen ditu, zuraren bolumena kalkulatzen du eta balioztatze orria betetzen du.

  • Bulego teknikoa

Kudeaketa planak egiten ditu, zorua eta hegalak balioztatzen ditu, basogintza pistak egiten ditu, etab.

  • BASOEKINen zerbitzuak

Basoekin-ek ematen dituen zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen du: mendian egin beharreko lanak pentsatu eta zuzentzea.

BAZKIDE FITXA

BAZKIDE TASAK 

VINCO

IMQ

  • BASO JABEEN INTERESAK DEFENDITZEN DITUGU.
    • Araudi berrietako eztabaida foroetara joaten gara eta bertan baso jabeen interesak defenditzen ditugu baso arloko murrizketa edo eta aldaketa berrien aurrean. 

    • Baso arloan interesgarriak diren proiektu berriak ezagutzea.

  • BAZKIDEEI BERAIEN BASOEN GESTIOETAN LAGUNDU.

  • Erantzukizun Zibileko Asegurua: Bazkide guztiek aseguru hau edukiko dute beraien basoek hirugarren bati egin diezaioken kalte-galereei aurre egiteko.

  • Basoko suteen eta hondamendi naturalen asegurua:  Bazkide guztiek kontratatu ahal izango dute aseguru hau. Beronek suteek, uholdeek, haizeteak eta elurrak egiñiko kalteak kubritzen ditu.

  • Jabetzaren gestio mankomunatuaren aholkularitza:  Bizkaiko lurralde historikoko jabetzaren banaketak, jabeen elkarte bat eratzea ekar dezake. Bizkaiko Basogintza Elkartea eraketa honeetan eta berauen gestioetan espezializaturik dago.
  • Diru laguntzen tramitazioa: Basoetan egiten diren lan gehienek Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez diru laguntzak dituzte. Gure elkartean diru laguntza hauek prestatzen ditugu eta beraien segimendua egiten dugu.

  • Baso neurketak (tasazioak): Baso bat mozketa atalera ailegatzen denean, beronek daukan azalera jakiteko eta egurra merkaturatzeko, neurketa bat egitea beharrezkoa da. Gure elkartean neurketa hauek egin ostean basoaren kubikazio eta neurketa informea lantzen dugu.

  • Bulego teknikoa:  Ingurugiroari buruzko txostena, baso kudeaketa planak, aditu txostenak, adiskidetza ekitaldiak, zoruaren eta zuhaiztien balorazioak, inkesta topografikoak, mugarritze lanak, katastroko zuzenketen tramitazioa, baso-pistak egiteko proiektuak eta bestelako informe-proiektuak ere egiten ditugu.

  • Basoekin: Basoko gestioak eraman ezin dituen bazkideei zerbitzua ematea da basoekinen helburua. Basoaren egoera aztertzea, lanen proiekzioa egitea, kontratazioa, betearazpena eta lanen kudeaketa.

  • Landare banaketa: Elkartetik basoko landareen erreserba nagusiak hartzen dira. 

  • Aholkularitza juridikoa: Bazkide guztiek basogintzako arazoez arduratzen den aholkularitza juridikoko zerbitzua edukiko dute, lenengo kontsulta egitea eta lehenengo instantzia idaztea doakoak izanik.

  • Kontratu modeloa: Basoko edozein lan egiteko oso garrantzitsua da bitartean kontratu bat egitea. Dokumentu hauek bazkide guztiek dituzte eskuragai, baita ere momentuan behar izaneko azalpenak ere.

  • Informazioak eta oharrak: Bazkideak informatuak izango dira gure berri garrantzitsuez bidaltzen ditugun gutunen eta zirkularren bidez. Beste alde batetik, gure web horrialdea "basoa.org"   oso eguneratuta daukagu eta bertan notizi, alerta, kurtsoak, kongresuak, etb. argitaratzen ditugu.

  • Beherapenak gasoleo-horniduran (EUROPOLEO): Empresa honek astero bidaltzen dizkigu gure bazkideentzako aste bakoitzeko gasolio prezioak.  (Ikusi beheko baner-ean).

  • Beherapenak itxituretan (VINCO): Empresa honek itxiturak egiteko alambreak eta sareak eskeintzen dizkigu gure bazkideentzat. (Ikusi beheko baner-ean).

  • IMQ- Osasun asegurua:  IMQ- Institutuak osasun asegurua eskeintzen digu gure bazkideentzako. (Ikusi beheko baner-ean).


Euskadiko espezie nagusien kudeaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuliburua `Baso-berritzea eta Basoaren erabilera´
Basogintzako eskuliburu teknikoak. Agrobyte bilduma
Basogintza teknika: basoen kudeaketarako Basogintza Elkarteen Konfederakundearen apunteak
Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut