Euskadiko 2024ko Baso Mapak espezie berrien gorakada adierazten jarraitzen du, hala nola kriptomeria edo sekuoia euskal basoetan.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2024. urteko Euskadiko Baso Mapa argitaratu du. Bertan nabarmentzen denez, intsinis pinuaren masa helduek okupatutako azalerak behera egiten jarraitzen du (2.600 hektarea inguru jaitsi dira urtebetean), eta, aldi berean, espezie berrien hedadura handitu egin da, hala nola kriptomeria edo sekuoia.
