Gogoratzen dizuegu Bizkaiko Basogintza Elkartea dokumentazioa biltzen jarraitzen duela, ondoren laguntza-espedienteak izapidetu ahal izateko Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 26ko 152/2024 FORU DEKRETUAren arabera.
EPEA: Bizkaiko Basogintza Elkartean laguntza espedienteak 2025eko apirilaren 16 arte izapidetuko ditugu, egun hori barne.
AURRETIKO HITZORDUA: Aurretiko hitzordua hartzeko deitu 94 456 62 12 edo 94 456 63 62 telefonoetara.
AURREZ AURREKO ARRETA: Arreta presentziala eta hurbilekoa emango da Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualde guztietan, beheko taulan agertzen diren lekuetan.

