GIPUZKOAN DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA UZTAILAK 28AN AMAITZEN DA: LANDAKETAK EKAINAREN 15ERAKO EGINDA EGON BEHAR DIRA
Banden gaixotasunak eragindako kalteei aurre egiteko dirulaguntzak berreskuratu dituztela da berri nagusia
Maiatzarren 8an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu dira Gipuzkoako basoak mantendu, hobetu eta garatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak. 2025eko deialdiak 3.910.590,00 euroko hasierako aurrekontua du eta eskaerak aurkezteko epea uztailaren 28ra arte joango da.
Hala eta guztiz ere, aurtengo dirulaguntzak eskatu ahal izateko, oinarri arautzaileek zehazten dutenez, baso-landaketak ekainaren 15erako eginda egongo behar direla. Hau da, nahiz eta dirulaguntzak uztailaren 28ra arte eska daitezkeen, baso-landaketak aurretik bukatuta egon beharko dute; zehazki, ekainaren 15erako.
Deialdi honen berritasun Nagusia 8.4 azpineurria berreskuratu dela da: Intsinis eta larizio pinuen azikulen banden gaitzak eragindako zuhaitzen mozketa konpentsatzeko. Gipuzkoako Baso Elkarteak egindako aldarrikapenari erantzuten zaio era honetan.
Banden gaixotasuna:
- Banda marroi eta gorrien gaixotasunek eragindako kalteak konpentsatzeko aurrekontu-partida 600.000 eurokoa da guztira.
- Pinus radiata (Intsinis) eta Pinus nigra (Larizio) azaleretarako bakarrik eta baldin eta % 50 baino gehiago gaitzak jota badago.
- Laguntza hori jasotzeko, eskaera egiten den unean eragindako lursaila birlandatuta egon behar du (ezin dira espezie horiek berriro sartu, ezta Eukalyptus ere).
- Oinarrizko dirulaguntza % 25ekoa izango da, eta % 100eraino handitu ahal izango da, eskatzailearen ezaugarrien eta pinudiaren adinaren arabera.
- Ez dute laguntzarik jasoko 0 eta 6 urte bitarteko intsinis zuhaitzen mozketek, ezta 30 urte baino gehiago dituztenenak. Larizioen kasuan, ez da konpentsatuko 0-7 urte bitarteko zuhaitz gaixoen mozketa, ezta 55 urtetik gorakoena ere.
OHARRA: Emandako laguntzen guztizkoak aurrekontu-partida espezifikoa (8.4) gainditzen badu, zenbatekoa proportzionalki murriztuko zaie onuradun guztiei.
Beste neurri berri batzuk:
- Mendia traktorearekin garbitzeko modulu berria.
- Diruz lagunduko dira sare berrerabiliaz edo birziklatuz egindako itxiturak, landaketa babesteko eginkizuna betetzen badu. Faktura ez da beharrezkoa.
- Produktu fitosanitarioen fakturan argi adierazi beharko dira erabilitako produktua eta dosia.
- Karraskarien aurkako babesak diruz lagunduko dira.Ibaiertzetan espezie autoktonoen zuhaitzak landatu beharko dira, gutxienez bost metroko zabaleran.
- Baso dirulaguntzen gida-liburuxka ondorengo estekan kontsulta dezakezu:
Eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratutako oinarri guztiak ondorengo esteka honetan:
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2025/05/08/c2503200.pdf
