HAZIren 2026ko bigarren seihilerorako prestakuntza-eskaintza eskuragarri dago, profesionalen, enpresen, elkarteen, entitateen eta erakundeen kualifikazio-beharrei erantzuteko.
Irakasle adituek puntako instalazioetan eta teknologia berriak aplikatuz ematen duten kalitatezko prestakuntza praktikoa da. Lehen sektorearen eta enpresa eraldatzaileen (elikadura eta zura) eta euskal landa-inguruaren eta itsasertzaren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzea du helburu, enpresen kudeaketako eta arlo teknikoko erronka berrietara egokitzeko eta modernizatzeko babesa emanez.
Era berean, Gazteei lehen sektorean sartzen laguntzea eta Euskadiko elikaduraren eta zuraren balio-kateko enpresetan belaunaldi arteko erreleboa bultzatzea du helburu.
HAZIren Enplegurako Prestakuntzaren webgunean erraz aurki dezakezu prestakuntza eskaintza osoa. Aurrez aurreko eta online ikastaroak, azpikategorien eta lurralde historikoen arabera banatuta, gehien interesatzen zaizkizun prestakuntza-ekintzetan izena eman ahal izateko.
