
HAZIren 2026ko lehen seihilerorako prestakuntza-eskaintza eskuragarri dago, profesionalen, enpresen, elkarteen, entitateen eta erakundeen kualifikazio-beharrei erantzuteko.
Irakasle adituek puntako instalazioetan eta teknologia berriak aplikatuz ematen duten kalitatezko prestakuntza praktikoa da. Lehen sektorearen eta enpresa eraldatzaileen (elikadura eta zura) eta euskal landa-inguruaren eta itsasertzaren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzea du helburu, enpresen kudeaketako eta arlo teknikoko erronka berrietara egokitzeko eta modernizatzeko babesa emanez.
