Gijonek 1.000 aditu baino gehiago bilduko ditu datorren astean Espainiako basogintza kongresu handienean
Luis Adaro azoka-esparruko Kongresu Jauregiak sektorearen etorkizunerako funtsezko topaketa bat hartuko du ekainaren 16tik 20ra, basogintzaren eremuan digitalizazioa eta adimen artifizialaren aplikazioa ardatz hartuta, berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta landa-garapenaren eragile gisa.
Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioak eta Basoa Fundazioak ekitaldi horretan parte hartuko dute. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu
