Baso-sutearen muturreko arriskuagatiko aparteko mugek bere horretan jarraitzen dute Araban.
Honen bidez, Arabako Foru Aldundiaren ekainaren 25eko 177/2026 Foru Agindua helarazten dizuegu. Agindu horren bidez, ekainaren 23ko 176/2026 Foru Aginduaren bidez onartutako salbuespenezko mugak eta debekuak ezartzen dira mendietan eta haien inguruko 400 metroko zerrendan zirkulatzeko, bertara iristeko, sua erabiltzeko eta zenbait jardueratarako.
Erabaki hori hartu da Arabako Lurralde Historikoan baso-suteak izateko arriskua oso handia edo muturrekoa delako.
Neurriak 2026ko ekainaren 25eko 20:00ak arte egongo dira indarrean, baldintza meteorologikoen bilakaeraren eta sute-arriskuaren arabera erabaki daitezkeen aldaketak edo luzapenak alde batera utzi gabe.
Kontu handiz ibiltzea eta baso-suteen prebentzioan laguntzeko ezarritako murrizketak zorrotz errespetatzea gomendatzen da.
Ekainaren 25ko Foru Agindua 177/2026
Ekainaren 23ko Foru Agindua 176/2026
