ARABAKO BASOGINTZA ELKARTEA
Erakunde autonomoa, irabazi-asmorik gabekoa, beste gizarte-erakunde batzuetatik independentea, kideen borondatez soilik eta esklusiboki zuzentzen dena.
Nortasun juridiko osoa duen elkartearen eskumenak bazkideen interes kolektibora edo indibidualera mugatzen dira, bere jarduerei eragiten dieten gai guztietan eta baso-jabe gisa dituen interesen defentsan.

ZERBITZUAK
BASO ONDASUNAREN INTERESAK DEFENDATZEN DITUGU
Zure interesekin bat
Baso-jabetza pribatua tokiko, eskualdeko, estatuko eta nazioarteko administrazioen aurrean ordezkatzea, eta jabetzaren interesak defendatzea baso-erabileraren murrizketen aurrean.
Basogintzako intereseko proiektu berritzaileetan lankidetza eta presentzia
Hainbat eragilerekin elkarlanean eta modu integratuan lan egiten dugu, basogintzan abangoardiako proiektuak gauzatu ahal izateko.
JABEEI LAGUNTZA INTEGRALA EMATEA BERTAKO MENDIETAKO BASO KUDEAKETA JASANGARRIA EGITEKO
Erantzukizun zibileko asegurua
Bazkide guztiek erantzukizun zibileko asegurua dute, euren mendietako zuhaitzek hirugarrenei eragin ditzaketen kalteak estaltzen dituena.
Aholkularitza juridikoa
Bazkide guztiek jabetzaren eta baso-kudeaketaren gaietan espezializatutako aholkularitza juridikoa dute, eta horren bidez mugaketei, zortasunei, kontratuei eta abarri buruzko informazioa dute.
Bulego teknikoa
Ebaluazioekin, adituen txostenekin, kudeaketa-planekin, topografia-proiektuekin eta mota guztietako basogintza-proiektuekin eta haien borondatezko kudeaketarekin lotutako lan teknikoak egiten dira.
Baso-landareen horniketa
Elkarteak espezie mota guztietako baso-landareak saltzen ditu, eskaerak bildu eta banatuz.
Prestakuntza
Basogintzan trebatzeko ikastaroak egiten dira aldizka, baita gaurkotasuneko gaiei buruzko hitzaldiak eta jardunaldiak ere.
Informazioa eta Dibulgazioa
Bazkideek albiste garrantzitsuen berri izaten jarraitzen dute ohiko komunikazioen, sare sozialen, buletin digitalaren eta “Euskadi Forestal” aldizkariaren bitartez.
Taldeentzako deskontuak
Ordezkatzen dugun taldea handia da, beraz, eskaintza garrantzitsuak lortzeko lan egiten dugu, osasun asegurua, gasolioa eta bestelako materialak adibidez.
AUKERAKO BASO-SUTE ASEGURUA
Kide guztiek urtero sute, uholde – euri zaparrada, urakan haize edo/eta elur asegurua kontratatzeko aukera dute.
ZUTIZKO ZUHAITZEN TASAZIOA
Zutik dauden zuhaitz helduen tasazioak (kubikazioa) egiten dira. Basoan dagoen egur bolumena kalkulatzen da eta zuhaitzen salmenta eta mozketa prozesu osoan aholkuak ematen dira.
BASO KUDEAKETA MANKOMUNATUA
Jabeen elkarteak sustatzen laguntzen da, basoak modu mankomunatuan kudeatzeko.
AHOLKU PERTSONALA ETA HURBILA
Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualdeetan bulegoak banatuta daudenez, aholkularitza pertsonala eta hurbila da.
BASO OSASUNA
Baso-osasuneko gaietan aholkuak ematen ditugu eta tratamendu fitosanitarioak koordinatzen ditugu. Landareen baldintzen, lurzoruaren kalitatearen, etab. laginak aztertu nahi dituen edozein kidek elkartearen bitartez egin dezake.
NOLA IZAN BAZKIDE
Arabako Basogintza Elkarteko bazkide gisa izena emateko, beharrezkoa da bazkidetza-inprimakia beteta eta sinatuta bidaltzea.
Aplikatu beharreko tasak Ohiko Batzar Orokorrean aho batez onartutakoak dira.
Lehenengo matrikula-kuota
35 €
0 eta 5 ha bitartekoa.
24,12 €
5 eta 20 ha bitartekoa.
35,30 €
20 eta 50 ha bitartekoa.
68,83 €
50 eta 100 ha bitartekoa.
97,21 €
100 hektarea baino gehiago.
155,26 €
GURE ZEHARKAKO ERAKUNDEAK
EUSKADI BASOGINTZA ELKARTEEN KONFEDERAZIOA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Basogintza Elkarteak biltzen ditu, 1993an sortu zen eta bere helburua Elkarte bakoitzaren lurralde-esparrutik kanpo baso-jabetzaren interesak defendatzea da. Besteak beste, BASOEKIN eta BASOA FUNDAZIOA bezalako ekimenak sustatzen ditu.
BASOEKIN
Hiru elkarteetatik sortutako sozietate mugatua da, eta zerbitzu hori behar duten bazkideen mendietan baso-kudeaketa jasangarria egiteko tresna gisa sortu da. Beharrezko baso-lanak planifikatzen laguntzen du eta berau burutzeaz arduratzen da, dela lan zehatza dela txanda osoan zehar kudeaketa integrala.






