Aurten, Bizkaiko Basogintza Elkartetik banden gaixotasunaren aurkako lurreko tratamendu fitosanitarioa koordinatuko dugu berriro. Lanak koordinatzeko eta gauzatzeko metodologia aldatzen ez bada ere, tratamendu koordinatua abian jarri aurretik bilera bat egingo dugu.
Tratamendua maiatza, ekaina, uztaila eta abuztua bitartean egiten saiatuko gara. Hala ere, lan hau 2026eko apirilaren 17an amaituko den dirulaguntzen epearekin koordinatu behar dugu. Horregatik, zuen pinudietan tratamendu fitosanitarioa zer egingo duzuen aurreikusten baduzue, jar zaitezte harremanetan eta eman izena lehenbailehen elkartearen telefonora deituta (94 456 62 12) edo mezu elektroniko bat bidalita ([email protected]).
