
Azken urteotan baso-suteak hego europan ugaritzen eta bortizten ari dira. Bai iazko urtean eta baita dagoeneko aurtengoan daramagunean ere, baso-sute handiez inguratu da Euskadiko eremua.
Horrek, egoneza eta zalantzak sortzen dizkigu etorkizunean gurean gerta dakigukeenarekin. Horregaitik, baso-suteen gaia ikuspuntu desberdinetatik begiratu eta adituen laguntzarekin sakonean jorratzeko aukera luzatu dugu.
Denetariko profilu zuen jende ugari gerturatu da zalantzak argitu eta gai honi buruz gehiago ikastera. Gai desberdinetan banan-banan sakondu ostean, ikuspuntu desberdinak eta kontutan izan beharreko ñabardurak azaldu dituen mahai inguru oso aktibo batekin bukatu da jardunaldia.
