
2022 urteko urriaren 23an, Balmaseda udalerrian gertaturiko baso sutean erretako guztirako azaleratik, 16 ha baso berreskuratu dira Bizkaiko Foru Aldundia, Balmasedako udala, Bilbao BBK Live Jaialdia eta Basoa fundazioak parte hartuta garatu den ekimen honetan.
Datorren ekainaren 15ean, birlandatutako baso atal hori, Bizkaiko Foru Aldundiko Baso Zerbitzuko ordezkarien gidaritzapean bisitatuko da. Zer gertatu zen, nola birlandatu den, nola datorren egindako birlandaketa … oinez egingo den pare bat orduko ibilaldi gidatua izango da.
Baina ekitaldia erakargarriagoa izan dakigun, clown baten partehartzea ere izango dugu eta antolatzaileek gonbidatuta, denontzako hamaiketako batekin bukatuko dugu.
Parte-hartzea interesa izan dezakeen edonori zuzendua dago eta debaldekoa izango da. Hala ere, parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea. Segi lotura honetara horretarako:
