Basoko Sistema Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioak gidatutako proiektua da, eta karbonoa bahitzeko unitateak edo kreditu ziurtatuak sortu nahi dituzten baso-jabe eta/edo -kudeatzaile guztiei aplika dakieke, Euskadiko Baso Kudeaketa Jasangarriko praktiketatik abiatuta. Otsailaren 7an aurkeztuko da ofizialki Gasteizen, eta bertan izango dira, besteak beste, Raúl Pérez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea eta Noemí Aguirre Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza diputatua.





