
Bizkaiko Basogintza Elkarteak Euskadiko eta, bereziki, Bizkaiko baso-jabetza pribatua ordezkatu zuen INGURUMEN-INPAKTUA EBALUATZEKO XII. BILTZAR NAZIONALEAN (CONEIA 2024).
Biltzar hori Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egin zen, 2024ko apirilaren 10etik 12ra bitartean.
Apirilaren 12an, ostirala, 10:00etatik aurrera, Edu Rodríguez Rubio Bizkaiko Basogintza Elkarteen Elkarteko zuzendari nagusiak 9. Adituen Panelean parte hartu zuen “Green Capital” aretoan. Bertan, hainbat hitzaldi aurkeztu ziren eta eztabaida interesgarria sortu zen “Baso arloko plan eta proiektuen ingurumen ebaluazioari” buruz.
