
Duela 2 urte baino gehiago, gure erakundearekin zerikusirik ez zuten arrazoiengatik, Bizkaiko Basogintza Elkartearen bulego nagusiak lekuz aldatu behar izan zuen.
Denbora honetan, beharretara egokitzen ez zen lokal batean kokatu gara eta, hilabete honetatik aurrera, Bizkaiko Basogintza Elkartearen egoitza nagusia AMOREBIETA – ETXANON (48 340) kokatu da behin betiko, Gernika Plazako 1. zk.an – behea ezkerrean (sarrera San Juan kaletik).
Gogoratu beste 8 bulego ditugula banatuta Bizkaiko eskualdeetan, eta bertan arreta hurbila eta pertsonala eskaintzen diogu basoen jabetzari.
https://basoa.org/asociacion-bizkaia /
