Bizkaiko Basogintza Elkartetik batzorde honen jarraipena egiten jarraitzen dugu eta gure ekarpenak egiten jarraituko dugu dokumentu berrietan:
Legegintzaldiko lehen batzorde bereziak amaiera emango dio ibilbideari, ondorioen dokumentua onartuta. Dokumentu horretan kudeaketa jasangarriagoa, integralagoa eta XXI. mendeko erronketara egokitua eskatzen da, klima-aldaketa eta ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-alderdiak orekatzeko beharra barne.
Biltzarkide-taldeek dozena bat adituk egindako ekarpenak hartu dituzte oinarri, eta ia urtebetez beren iritzia eman dute mendiei buruzko Foru Arauak jaso behar duenari buruzko batzorde berezi batean.
Irizpena osoko bilkurara iritsiko da, EH Bildu ez beste talde batzarkide guztien babesarekin, abstenitu egin baita eta boto bat aurkeztuko duela iragarri baitu.
Bilbo, 2025ko martxoaren 20an.
