
Bizkaiko Batzar Nagusiek, atzo, apirilaren 9an, Gernikan egindako osoko bilkuran, Bizkaiko Basoen Kudeaketa Aztertzeko Batzorde Bereziaren ondorioen dokumentua onartu dute. Batzarkide guztiek, EH Bilduk izan ezik (boto partikularra aurkeztu du eta abstenitu egin da azken txostenaren bozketan), ontzat eman dute Foru Aldundiari duela 30 urte baino gehiago onartutako Mendien eta Naturagune Babestuen Administrazioaren araudia ordezkatu behar duen foru araua egiteko 17 gomendio ematen dizkion testua.
Azken dokumentuak gomendio batzuk biltzen ditu lurraldearentzat iraunkorra izango den baso-kudeaketako eredu bat finkatzeko, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-eremuan.
Gomendioekin batera, atal bat dago, egungo testuinguruari buruzkoa, eta iazko maiatzetik batzordean izan diren 12 adituen txostenen laburpena.
Bizkaiko Basogintza Elkarteak, Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioak, Europa Hegoaldeko Basogintza Elkarteen Batasunak (USSE) eta Euskadiko Basogintza eta Zurgintza Elkarte Sektorialak (BASKEGUR) txostengile gisa parte hartu dute batzorde horietan, eta dagozkien ekarpenak eta gogoetak egin dituzte.
Une honetatik aurrera, Bizkaiko Mendiei buruzko Foru Araua berritzeko prozesua berriz hasiko da.
Bizkaiko Basogintza Elkartetik prozesu honetan aktiboki parte hartzen jarraituko dugu.
Zornotza, 2025eko apirilaren 10a
AFB-BBE
