
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 3. Sekzioak ezetsi egin du Mendiei eta NBen Administrazioari buruzko 3/94 Foru Araua aldatzen duen 2/2022 Foru Arauaren aurka jarritako ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI ERREKURTSOA. Foru-arau horren bidez, “Bizkaian eukalipto-landaketen luzamendua” garatzen duen Zortzigarren Xedapen Gehigarria gehitu zen.
Gure eskualde-bileretan azaldu genuenez, 2022ko apirilaz geroztik indarrean dago Bizkaiko Mendiei buruzko Foru Arauaren aldaketa, eukalipto landaketa berriei aldi baterako eta 2025eko abenduaren 31ra arteko luzamendua ezartzen diena.
ESPAINIAKO BASOGINTZA ERAKUNDEEN KONFEDERAZIOAK (COSE) administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen araudi horren aurka, eta duela gutxi epaia jakinarazi zaio, errekurtso hori ezesten duena.
Epai horrek beste kolpe bat ekarri du baso-jabetzaren interesen defentsan, eta errekurritzeak zailtasun ekonomiko, tekniko eta garai batekoak ditu; hala ere, Bizkaiko Basogintza Elkarteak lanean jarraituko du gure lurraldean baso-jabetzaren interesak eta eskubideak defendatzeko.
