2026ko irailaren 21ean sartuko da indarrean Bizkaiko Mendien Foru Araua. Bi urte baino gehiago igaro dira arau hau egiteko prozesuan, eta Bizkaiko Basogintza Elkarteen Elkartea oso aktibo egon da baso-jabetzaren eta kudeatzaileen interesak ordezkatzen.
Mugarri horren ondoren, oraindik bide luzea dugu egiteko Foru Arau honetatik eratorri behar diren plangintza-dokumentuen garapenean, eta intentsitate berarekin parte hartuko dugu bertan.
Elkarteak lanean eta ekimenetan jarraitzen du, modu iraunkorrean kudeatutako Bizkaiko mendien alde, datozen urteetan Bizkaiko gizarte osoaren eskaerei behar bezala erantzungo dietenak.
