Baso Misto Atlantiarra (BMA) Euskadin eta Kantauri aldeko klima eremuan, aurreko kudeaketa bertan behera uztearen ondorioz sortutako basoa da. Adin eta birsortze forma desberdinekin, hainbat espezieren nahasketaz osatutako basorantz du bere bilakaera.
Urterik-urte ugaritzen dihoan baso mota hau, gaur egun, bertan behera utzita dago eta bilakaera askea du. Hala ere, bideragarria ez ezik, beharrezkoa ere bada berauek baso-kudeaketa jasangarri baterantz bideratzea, eskaintzen dizkiguten zerbitzu ekosistemiko ugariez gizartea hobeto hornitu ahal izateko.
Asmo eta helburu horrekin sortu eta garatu da BMA proiektua, baso mota hauek ikuspegi desberdinetatik aztertu eta, erakunde desberdinen elkarlanean dela, gurean gauzatzeko.
Hona hemen proiektu honen nondik-norakoak azaltzen dituen animazioa: https://www.youtube.com/watch?v=Fk7fbTeT8eg
Jakin dezazuela, gizarteak baso mota hauei buruz eta berauen inguruan dituen uste eta eritsiak jasotzeko inkesta burutzen gabiltzala. Konkretuki, orotariko jendeari zuzendutako inkesta bat dugu prest. Oso ondo etorriko litzaiguke berau bete eta zure eritsia luzatuko bazenigu. Mesedez, oraindik egin ez baduzu, sar zaitez honako esteka honetan eta bete ezazu inkesta zure uste eta eritsiekin, asko eskertuko dizugu: https://forms.gle/MTnBQsqqqsfobBWT8
