
Europako Batzordeak proposatu du 12 hilabetez atzeratzea baso-soiltzeari buruzko araudia, EUDR izenekoa. Proposamena Europako Parlamentuak eta EBko Kontseiluak (estatu kideak ordezkatzen dituena) onartu beharko dute. Erakunde horiek baso-soiltzearen aurkako legea onartu zuten 2023an, gehiengo zabalarekin.
