
2022ko udazkenean baso-sutean erretako Balmasedako Herri basoak berreskuratzen laguntzea asmo duen Basoa bizi ekimeneko ekitaldiak badatoz.
Lankidetza proiektu hau osatzen duten 4 erakundeek parte hartuko dutelarik (Balmasedako udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao BBK Live jaialdia eta Basoa Fundazioa) basoei buruz, hauetan suerta daitezkeen suteei buruz, basoek eskain diezaizkiguten zerbitzu ekosistemikoei buruz eta horiek denak bideratzeko beharrezko dugun baso kudeaketa jasangarriari buruz jarduteko ekitaldia burutuko da.
Balmasedako Klaret antzokian izango da. Otsailak 22an, arratzaldeko 18:30etan.
Gai hauetan interesa izan dezakeen Balmaseda (zein kanpoko) publiko zabalari zuzendua dago. Debaldekoa bada ere, izena eman beharra dago: https://forms.office.com/pages/responsepage.aspx?id=PWQDxcU1R02_su844wJTANgatChRv1BLnOgw4WOCk6tURFZRU1JUMk9PUFhETkJVMVU4WjQ5TEVNMi4u…
Zatoz, ez zara damutuko !
