
Bizkaiko Mendien Foru Arau berria, Batzar Nagusietan behin betiko onartzeke dagoena, eztabaidagai nagusia da. Lege horrek 1994koa ordezkatuko du kudeaketa egungo eta etorkizuneko erronketara egokitzeko, azaleraren % 70 basoa den lurralde batean. Horren eragina aztertzeko, Eduardo Rodríguez Bizkaiko Basogintza Elkartearen zuzendariarekin hitz egin dugu. Elkarte horrek Bizkaiko mendiaren % 75aren jabeak ordezkatzen ditu.
