
Nola kudeatu behar ditugu gero eta ugariagoak diren egur-landaketak eta baso mistoak birsorkuntza naturaletik?
Galdera horri erantzuten saiatuko gara Basoa Fundazioak Ispasterren eta Oñatin antolatu eta Nafarroako Rural Kutxak eta toki entitate ezberdinek bultzatutako egun pare batean.
Oñatiren kasuan oinarriak eta kontzeptuak aztertzeko lehen eguna da. Ispasterren kasuan, jarduera praktikoak basoan bertan egingo dira.
Oñatin, ekainaren 7an, asteazkena, 19:00etan, kultur etxeko zineman, eta Ispasterren, larunbatean, ekainaren 10ean, goizeko 10:00etan, Basokoetxe industrialdearen ondoan dagoen baso publikoan.
Saio hauek basoen jabe, kudeatzaile edo basoetan interesa duen edonori zuzenduta daude.
Sarrera doan
Zatoz, ez zara damutuko!
