
Egurtek, zurezko arkitektura berriaren buru diren nazioarteko adituak bilduko ditu.
Egurtek-eko Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Biltzarrak BEC erreferentziazko topagune bihurtuko du berriz ere, arkitektura jasangarriaren inguruko hausnarketarako eta ezagutza trukatzeko. Foroaren hamaikagarren edizioa urriaren 28an eta 29an egingo da, eta ospe handiko profesionalak bilduko dituen goi-mailako programa bat izango du. Profesional horien ibilbideek agerian uzten dute egurrak gero eta paper handiagoa duela material estrategiko gisa eraikuntzaren sektorearen eraldaketan.
