Basoa Fundazioak ekosistemen zerbitzuen ordainketari buruzko jardunaldi batean parte hartuko du. Helburua da basoek sortzen dituzten produktu eta zerbitzuak ezagutaraztea, ekoizten dituen baso-kudeatzailea aitortzea eta horiek balioesteko moduak aztertzea.
Enkarterriko Bizkaiko Landa Garapen Agentziak (Enkarterrialde) antolatutako ekitaldia urtarrilaren 19an, asteazkena, izango da El Longar de Zalla aretoan, 17:30etik 19:30era.
Jardunaldiaren sarrera gisa, lehenik eta behin, kontzeptu orokorrak landuko dira Baskeguren bitartez, eta gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Basoa Fundazioaren laguntzarekin, kasu praktikoak landuko dira.
Azkenik, “ Eta Enkarterrin… Zer?” hausnarketa atala garatuko da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Baskegurrek, Basoa Fundazioak eta Bizkaiko Basozainen Elkarteak parte hartuko duten mahai-inguru batekin.