USSEk “Erresilientzia klimatikoa, baso-suteak, bioekonomia zirkularra… Zer baso-eredu nahi dugu Europan?” jardunaldia antolatu du Kursaal Biltzar Jauregian, Donostian, 2024ko martxoaren 14an.
Ekitaldi horretan, Europako eskualde/herrialde desberdinetako baso-politikaren arduradun diren adituak eta ordezkari politikoak bilduko dira, Europarako nahi den baso-ereduari buruz hitz egiteko eta eztabaidatzeko, eskualde edo herrialde bakoitzaren berezitasunak eta basoei zuzenean edo zeharka eragiten dieten Europako ekimen eta legedi berri guztiak kontuan hartuta, eta hori guztia klima-krisiaren egungo testuinguru konplexuan.
Esteka honetan ikus dezakezue egitaraua eta gertaeraren informazio guztia. https://www.usse-eu.org/es/eventos
Erregistratzeko, formulario hau bete beharko da martxoaren 8a baino lehen: https://forms.gle/imVhhoYje1qS771a8
