
Aurten edo beranduenez 2025ean Euskadin sortu nahi den karbonoaren borondatezko merkatua proiektu berritzailea da, basogintza-sektoreak berak (Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundeak) bultzatua eta estatuko hainbat unibertsitatek babestua (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Zaragozako Unibertsitatea, Gironako Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea), bai eta enpresa teknologikoek (Elkarmedia) eta PEFC ziurtapenekoek ere, nazioartean gehien ezarritako baso-ziurtapeneko sistema baita.
Inmaculada Astorkiza UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslearekin eta proiektuaren unibertsitateen arteko ekonomiako taldeko ikertzaile nagusiarekin hitz egin dugu.
