EUSKOBASOA 2050ek lau lan-ildo nagusi ditu: osasuna, alternatiba berriak, egurraren kalitatea eta intsinis pinua genetikoki hobetzeko plana suspertzea. Horrez gain, beste bi zeharkako ildo landu ditu– klima-aldaketa eta iraunkortasuna – NEIKERen plana abian jarri zenetik.
Honela, Neiker transferentzia-jardunaldi bat antolatzen ari da, 2024ko otsailaren 14an, Arkauteko zentroan, hainbat eremutako zur- eta baso-sektoreko profesionalentzat: jabe txikiak, enpresak, administrazioak, etab
