GERTAERA

BASOKO SISTEMA JARDUNALDIA

BASOKO SISTEMA: Basoen Kudeaketa Jasangarriarekin finkatutako karbonoaren merkatua Euskadin

  • DATA: 2025eko otsailak 7
  • LEKUA: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea (Liburutegi Publikoa). La Florida enperantza, 9, 01005 Gasteiz (Araba)

Euskal Herriko Basogintza Elkarteen Konfederazioa, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Elkarmedia S.L. izan dira Eusko Jaurlaritzak (% 25) eta Europako FEADER funtsak (% 75) kofinantzatutako “Baso-kudeaketa iraunkorrarekin finkatutako karbono merkatua ezartzea Euskadin” proiektuko bazkideak. Gainera, proiektu honetan beste unibertsitate batzuek ere parte hartu dute, hala nola Zaragozakoak, Valentziako Politeknikoak edo Gironakoak, eta baita PEFC-España eta Basoa Fundazioak ere.

Horrelako merkatuen fidagarritasuna bermatzeko, EBk lau irizpide C.A.L.IDAD ezarri ditu (C: kuantifikazioa; A: eransgarritasuna; L: erantzukizuna; IDAD: jasangarritasuna). Proiektuak, beraz, ezarritako lau irizpide horiei eskualde-mailan erantzuteko, ziurtapen-sistema berritzaile bat garatu du (Basoko sistema).

2024ko azaroaren 22an, KARBOKALKU aurkeztu genuen, Basoko Sistema-ren barne dela, karbonoa kuantifikatzeko garatutako tresna. Tresna horrek, baso ekosistemaren hainbat konpartimentutan karbonoaren bilakaera kalkulatzen du, eta gainera, baso-alternatibak hautatzeko, informazio ekonomiko kontrastatua, erabilgarria eta beharrezkoa gehitzen du.

Basoko sistema Euskadin baso kudeaketa jasangarritik abiatuta karbonoa metatzeko unitate edo kreditu ziurtatuak sortu nahi dituzten baso-jabe eta/edo kudeatzaile guztiei aplikatu ahal izango zaie. Basoko sistemak, Euskadiko basogintza-sektorean karbono-absortzioak ziurtatzea ahalbidetzeko hainbat osagai dituen sistema bat ezartzen du. Basoko sistemak ziurtapen-irizpideak, ikuskaritza-ziurtagiri prozesu bat, segimendu-erregistro publiko bat eta alderdi interesdunen artean salerosketa ahalbidetzen duen merkatu bat ezartzen ditu.

Helburua
Basoko sistema ofizialki aurkezteko jardunaldi bat burutzea. Haren garapenean parte hartu duten erakundeetako ordezkariek sistemaren osagai eta erabilera aztertuko dituzte.
Jardunaldi erdiko ekitaldi presentziala izango da. Interesatuta dagoen edonork parte hartu ahal izango du eta doan, baina aretoaren edukiera mugatua denez, aurrez izena eman beharko da.

OHARRA: Izena emateko formularioak akatsen bat ematen badu, emaila bidali helbide honetara: [email protected], izena behar bezala eman ahal izateko.

JARDUNALDIA

• Natura-ingurunea arautzeko eta antolatzeko eskumenak dituzten administrazioak
• Ingurune naturaleko lurren jabeak eta kudeatzaileak
• Natura-inguruneko jarduerak aztertu eta sustatzeko antzeko erakundeak (nekazaritza-sindikatuak, landa-garapenerako agentziak, natura babesteko taldeak eta elkarteak, erabiltzaileen kolektiboak, etab.)
• Ikerketa- eta irakaskuntza-erakundeak (unibertsitateak, ikerketa- eta garapen-zentroak, etab.)
• Komunikabideak eta hedapen-erakundeak

PROGRAMAZIOA

9:00 Erregistroa

9:30 Ongietorri eta Irekiera instituzionala. Raúl Pérez Iratxeta. Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea.

9:50 Basoko Sistemaren aurkezpena

  • Basoko Sistemaren helburu eta irismena.
    Amelia Uria. Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioko koordinatzailea.
  • Karbono-basogintzaren proiektu bat kuantifikatu eta ziurtatzeko esparru metodologikoa.
    Antonio del Campo García. Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Irakasle titularra eta Ana Belén Noriega. PEFC Españako Zuzendari Orokorra.
  • Karbono-kredituen balorizazio eta salerosketa borondatezko merkatuan.
    María Elena Calvo Calzada. Zaragozako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea eta Àngels Xabadia. Ekonomia Saileko irakaslea, Gironako Unibertsitatea.

11:15 Adibide praktikoa. Basoa Bizi ekimena. Aitor Onaindia. Basoa Fundazioko Zuzendari teknikoa.

11:30 Mahai-ingurua: “BKJ oinarritutako merkatu baten ezarpena Euskadin (Basoko Sistema)”.

  • Antonio del Campo García. Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Irakasle titularra.
  • Ana Belén Noriega. PEFC Españako Zuzendari Orokorra.
  • Àngels Xabadia. Ekonomia Saileko irakaslea, Gironako Unibertsitatea.
  • Javier Tapia Barcones. Zaragozako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea.
  • José Antonio Sudupe Unanue. Elkarmedia SL.ko Zuzendaria.
  • Aitor Onaindia. Basoa Fundazioko Zuzendari teknikoa.
  • Amelia Uria. Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioko koordinatzailea.

12:15 Amaiera. Inmaculada Astorkiza Ikazuriaga. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea (UPV/EHU).

HIZLARIAK

  • Raúl Pérez Iratxeta. Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea.
  • Amelia Uria. Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioko koordinatzailea.
  • Antonio del Campo García. Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Irakasle titularra.
  • Ana Belén Noriega. PEFC Españako Zuzendari Orokorra.
  • María Elena Calvo Calzada. Zaragozako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea.
  • Àngels Xabadia. Ekonomia Saileko irakaslea, Gironako Unibertsitatea.
  • Aitor Onaindia. Basoa Fundazioko Zuzendari teknikoa.
  • Javier Tapia Barcones. Zaragozako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea.
  • José Antonio Sudupe Unanue. Elkarmedia SL.ko Zuzendaria.
  • Inmaculada Astorkiza Ikazuriaga.Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea (UPV/EHU).

OHARRA: Izena emateko formularioak akatsen bat ematen badu, emaila bidali helbide honetara: [email protected], izena behar bezala eman ahal izateko.

INSKRIPZIOA

Bertatik bertara parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute