GERTAERA

INGURUMENAREN KUDEAKETA ETA BABESA LANDA GUNEAN

Gizarteak ingurumenari dagokionez dituen mehatxuez, horiei aurre egiteko politika eta ekimen administratiboen beharraz eta horrek landa-eremuko kudeatzaileen artean sortzen duen egonezina aztertzeko, jardunaldi bat antolatzea.

  • DATA: Ostirala, 2024ko apirilak 5
  • LEKUA: Artzentalesko Kultur Etxea (Bizkaia)

Basoa Fundazioa baso-ekosistemen garrantzia zabaltzen duen irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Ekosistema horien defentsa eta hedapena hobetu eta bultzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekin, lurren kudeatzaileekin eta beste erakunde batzuekin parte hartzen duena.

Gero eta ikertzaile eta analista gehiagok, gure gizarteak pairatzen dituen krisiez ohartarazten gaituzte eta gehiago kezka gatezela eskatu. Sentsu honetan, klima-krisia eta biodibertsitatearen krisia oso arlo garrantzitsuak dira.

Hala ere, egonez orokor bat nabari da lehen sektore osoan. Landa-eremuko hainbat arlotan, kudeatzaileak ez daude gustora krisi klimatikoari eta biodibertsitateari aurre egiteko ezarritako politika eta ekimen administratibo askoren aurrean. Baliteke sektore bakoitzari modu desberdinean eragitea, baina antzeko kexak ageri dituzte.

Hori guztia aztertuko dugu. Lehenik eta behin, Euskadin lehen sektoreari begira lan egin duten baina ikuspegi desberdinetatik ageri ditzazketen hainbat erakunde eta aktoreren begiradak erakutsiko dizkigun film dokumental bat ikusiko dugu. Ondoren, eskala zabalagoetan lan egiten duten zenbait adituren arteko elkarrizketa, bakoitzak bere ikuspegia eta ezagutza eskainiko dituena.

Dokumentalaren trailer-a ikusteko: https://www.youtube.com/watch?v=LKsRIRO0rh0

Dokumentala ikusteko:

Jardunaldia ikusteko:

EGUNA

Batez ere hauei zuzendua legoke:

  • Ingurumenaren arautze eta antolaketan eskumenak dituzten administrazioak
  • Natur gunean lursail-jabe eta kudeatzaile direnak
  • Natur guneetan ikerketa eta sustapena dagozkien erakundeak (Nekazal sindikatuak, landa garapen elkarteak, natura babesteko talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak…)
  • Ikerketa eta irakaskuntza-erakundeak (unibertsitateak, ikerketa eta garapen zentroak, eta abar)

Egun erdiko ekitaldia izango da. Nahiago duenak bertatik-bertara jarraizeko aukera izango du. Aretoko edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko da. Bertaratzen direnek, adituen arteko solasaldiaz gain, film-dokumental baten proiekzioa zuzenean jarraitu ahal izango dute.

Jardunaldiaren bi zatiak Youtubeko gure kanalean zuzenean emango ditugu. Bertarako sarrera gure web orriaren bidez egin ahal izango da. Gero, grabazio horiek YouTubeko gure kanalean egongo dira eskuragarri.

Lanaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengoan, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetako zenbait ordezkarik erakusten dituzten ikuspuntuak azalduko dira. Eta atsedenaldi labur baten ondoren, beste zati batekin jarraituko du. Bertan, zuzen, aske, zabal eta moderatzailerik gabeko elkarrizketa bat grabatu eta igorriko da Internet bidez. Solasaldi honetan, lau adituk hartuko dute parte, bakoitza bere esparrutik jardunaz, norbere ikuspegi eta ezagutzak emango dituztelarik.

PROGRAMAZIOA

Egitaraua Ostirala, 2024ko apirilak 5, Artzentalesko Kultur etxean (Bizkaia)

09:45 – 10:00 – Irekiera (Bertaratutakoen kontrola)
10:00 – 11:30 – Landa kudeaketa eta ingurumen babesaren arteko (des)adostasunak (Basoa fundazioak ekoiztutako bideo dokumentala)

Atsedenaldia

12:00 – 13:00 – Solasaldia honako hauekin: Víctor Resco de Dios (Lleidako unibertsitatean irakasle eta ikertzailea), Elsa Enríquez Alcalde (Baso Politikaren eta Basamortutzearen aurkako Borrokaren zuzendariorde nagusia (MITERD)), María Gafo Gómez-Zamalloa (Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia) eta Pilar Martínez Rodríguez (ABOKATU TITULARRA Pilar Martínez – abokatu bulegoan)
13:00 – 13:30 – Galderak bertaratutako parte-hartzaileekin bakarrik (ez da grabatzen, ezta emititzen ere)

Jende guztiari irekitako jardunaldia. Doan parte hartu ahal izango da, bai aurrez aurre (aldez aurretik www.basoa.org webgunean izena emanda), bai online (izena eman gabe).

HIZLARIAK

  • Víctor Resco de Dios (Lleidako unibertsitatean irakasle eta ikertzailea)
  • Elsa Enríquez Alcalde (Baso Politikaren eta Basamortutzearen aurkako Borrokaren zuzendariorde nagusia (MITERD))
  • María Gafo Gómez-Zamalloa (Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia)
  • Pilar Martínez Rodríguez (ABOKATU TITULARRA Pilar Martínez – abokatu bulegoan)

INSKRIPZIOA

Bertatik bertara parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute

    Tratamenduaren arduraduna: Euskal Herriko Basozain Konfederazioa. Xedea: ematen dizkiguzun datuak gure webgunean gaituta dagoen harremanetarako formularioaren bidez tratatuko ditugu zure eskaera edo kontsulta kudeatzeko. Legitimazioa: zure baimenean oinarrituta, pribatutasun politika hau onartuz. Kontserbazio epea: ematen dizkiguzun datuak zure eskaera edo kontsulta kudeatzeko eta erantzuteko behar den epean gordeko ditugu. Hartzaileak: ez ditugu zure datuak hirugarrenei lagako.

    Pribatutasun politika onartzen dut