NEIKERek bere bi ikertzaileren, Marta Barral eta Xeider Gerrikagoitiaren, lanari buruz argitaratutako artikulu interesgarria, fauna basatiaren osasunari eta horrek beste espezie eta pertsonengan izan ditzakeen ondorioei buruzkoa.
Marta Barral eta Xeider Gerrikagoitia: “Fauna basatia zaintzeak arriskuak lehenago detektatzea eta animalien, pertsonen eta gure lurraldearen osasuna babestea ahalbidetzen du”
“Basafaunaren osasunak lotura estua du etxeko animalien osasunarekin eta gizakien osasunarekin. Gaixotasun batzuk basoko eta abeltzaintzako espezieen artean transmiti daitezke, eta, kasu jakin batzuetan, pertsonengana ere irits daitezke. Ingurune naturalean zer gaixotasun dauden, nola banatzen diren eta nola eboluzionatzen duten jakiteak arriskuak detektatzea eta horien prebentzioa hobetzea ahalbidetzen du. Marta Barral eta Xeider Gerrikagoitia NEIKEReko Animalia Zientzia Saileko ikertzaileak duela 25 urtetik ari dira lanean Euskadiko basa-faunaren osasun-zaintzan. Azaldu dutenez, lan hori ez da soilik “gaur egun zer mehatxu dauden jakitea”, baizik eta etorkizunean ager daitezkeenak identifikatzea. ”

