Albisteak

Markina-Xemeingo Udala eta Lea-Artibai Landa Garapen Elkartearen arteko elkarlanarekin antolatuta, Landare Azoka ospatuko da larunbat hoentan, otsailak 11, Markina-Xemeinen.

Herri gune erdian dagoen Zelaian kokaturik, 10:00etatik 14:30 bitarte, ​​landareen postuak, bertoko ekoizleen produktuak eta artisauen postuak izango dira. Hemen Be Bai elkartearen Merkatu Txikia ere egun berean egingo da. Postu hauek ere Zelaian kokatuko dira, 09:30etik 14:30era.​

Jardunaldi honen harira, antolatzaileek, Basoa Fundazioko zuzendari teknikoa den Aitor Onaindiaren hitzaldi bat ere antolatu dute. Basoberritzeko lanak eta arbola espezie desberdinen ezaugarri eta aukerak izango ditu hizpide.

Ohituak gaude sendagilearengana joan eta gure osasunaren nondik-norakoak jakiteko, gure gorputzaren ezaugarrien azterketa bat egitera. Berauen emaitza tarte desberdinetan agertuko da, eta horren arabera, osagileak gure egoeraren karakterizazio bat egin ahal izango digu. Ba, basoekin ere, antzerako zerbait egin genezake. Basoko zuhaitzen ezaugarri desberdinak gailu desberdinekin neurtu eta emaitzak tarte desberdinetan azalduko zaizkigu, baso horren karakterizazio bat jasoez.

Ekintza honi esker, baso horren bilakaera, egoera eta noratz eraman beharra jakin ahal izango ditugu. Basoaren kudeaketa hobeki zehazten lagunduko digu karakterizazio honek.

Honi jarraituez, orain artean gurean horren ugari agertzen ez zaizkigun harizti kandugabeak hobeki kudeatzeko, era honetako karakterizazio bat egiten gabiltza. Horretarako, Basoa Fundazioa, Gipuzkoako Baso Elkartea eta Hazi Fundazioaren arteko elkarlan bat garatu dugularik.

Karakterizazio honetan, ohikoagoak diren zuhaitzen diámetro eta altuera neurtzeko gailuetaz gain (forzipula, vertexa, eta abar) adina eta dentsitatea bezalako ezaugarriak neurtzeko gailu bereziagoak erabili ditugu. Hona hemen gailu hauen erabilera erakusten duten bideoen lotura: eskanerra, Presslerren laztabina eta erresistografoa.

Basoa Fundaziotik lankidetzarako hitzarmena sinatu berri dugu Nafarroako Rural Kutxarekin. Urtean-urtean berritu asmo duen ekimen honek, basogintzan heziketa jarduerak eta baso jabeekin baso lan proiektuak burutzea ditu helburu.

Landa ingurunean basoa kudeatzen jarraitzeak duen garrantzia islatzen duen hitzarmen honek, basoak gizarteari eskaintzen dizkion onuretaz jabetu, basogintza eredu berriak zabaldu, baso lanen burutzeak hobetu eta baso jabeei ostopo posibleak gainditzen laguntzea ekarriko ditu.

Euskal Autonomia Erkidegora zabalduko den hitzarmen honi jarraituta, euskal gizartearen atal desberdinetara heldu nahi da: eskola mailako ikasleak, baso jabeak, basoa kudeatzen duten profesionalak, administrazioetako ordezkariak edota basoek eskainitako onura jasoko duten publiko orokorra.

Murgia Bigarren Hezkuntza Institutuko Basoa eta Natura-Ingurunea goi-maila moduluko ikasleekin Nafarroako Rural Kutxarekin dugun hitzarmen berrian sartuta landa-bisita bat burutu dugu hostozabalen kudeaketa esagutzeko.

Azken urteotako baso-inbentarioetan zabalduaz dihoan Baso Misto Atlantiarra bezala ere deitutako baso osaketa mota edota zuhaitz hostozabalez osatutako baso landaketak bertatik-bertara aztertu ditugu.

Garapen fase eta era desberdinetara kudeatutako guneak bisitatuaz, irakasle eta ikasle, baso mota honen basogintzari buruzko gogoeta jardun aberasgarri batean murgildu ahal izan dira.

Tristezia handiz, Jorge Askasibar Zubizarretaren heriotzaren berri eman behar dugu. Pertsona maitatu eta errespetatua izan dena, oso garrantzitsua Euskal Herriko baso historian.

Basoa Fundazioaren kide sortzailea izan zen Jorge, eta egun oraindik ohorezko patroi gisa parte hartzen zuen. Urte asko eman ditugu elkarrekin esperientzi eta adiskidetasuna bizitzen. Horregatik, Euskal Herrian barrena egin duen bidaia agortezin eta ordainezina gogora ekarri nahi dugu.

Jorge, 1939ko martxoaren 30ean jaio zen, eta, Angiozarko (Gipuzkoa) bere familiaren landa-ingurunean bizitako esperientziei esker, laster interesatu zen landa-mundu horretaz, harekin elkar jardunez bizi osoan.

Hori izan zen bere unibertsitateko ikasketak basogintzara bideratzeko arrazoi nagusia, 1966az geroztik Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan Mendi Ingeniari izatera iritsiz, 1979an Lurralde Antolakuntzan diplomatua unibertsitate berean eta 1978an Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioan diplomaduna CIFCAn (gaztelaniaz hitz egiten duten herrialdeetarako Ingurumen Zientzien Nazioarteko Zentroa).

Oinarri hauekin, basogintza eta naturaren kontserbazioarekin lotutako jarduera profesional luze eta sakona hasi zuen. Sektore pribatuan hasi zen lanean Papelera Españolan, eta 70eko hamarkadaren amaieran Gipuzkoako Foru Aldundiko Baso Zerbitzua zuzentzen hasi zen. Garai hartan hartu zuen parte ICONAk Eusko Jaurlaritzari egindako transferentzien negoziazio-taldeko kide gisa. Hain zuzen ere, 1980ko hamarkadaren hasieran, Eusko Jaurlaritzan sartu zen, Nekazaritza Egituren zuzendari eta Baliabide Naturalen Antolamenduko zuzendari gisa, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailean. Oso une bereziak izan ziren, non Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio osoa eta basogintza-sektore osoa finkatu baitziren.

Ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundian, Mendi eta Arrantza Jardueren zuzendari, Baso Arloko koordinatzaile tekniko, Nekazaritzako Foru Diputatuaren Kabinetean eta Foru Aldundiko Baso Zerbitzuko buru izatera itzuli zen, 2003an erretiroa hartu arte.

Ibilbide profesional sakon eta bizi horri esker, Mendi Ingeniarien Elkargoak ohorezko saria eskaini zion 2021eko irailean.

Ikusnahi, grinatsua eta magistrala izan den bezala, ibilbide luze horretan Mexikoko (1985), Frantziako (1991) eta Turkiako (1997) Munduko Baso Biltzarretan parte hartu du, eta, gainera, unibertsitateek, nekazaritza-zentroek, administrazio publikoen institutuek eta baso-jabeen elkarteek antolatutako ikastaro, hitzaldi, mahai-inguru, jardunaldi eta argitalpenetan ere gonbidatu izan da.

Bere ekarpena, gainera, euskal gizarte- eta kultura-mundura zabaltzen jakin zuen, Eusko Ikaskuntzako, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko, Aranzadi Natur Zientzietako Elkarteko, Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioko eta Basoa Fundazioko kide gisa parte hartuz (azken bi horietan, gainera, fundazioaren patroi gisa parte hartuz).

Gure garaiko pertsona berezi hau gertutik ezagutu ahal izan dugulako oso harro gaude. Basoa Fundazioaren Patronatuaren bileretan izandako partaidetzen oroitzapen atsegina dugu; Jorgek zehatz-mehatz azaltzen zizkigun bizi izandako esperientziak eta jarduera profesionaleko garaietan ikasitakoak. Hurbilekoa, maitagarria, adeitsua eta errespetuzkoa, uneoro jakin zuen gure lanean lagundu eta bultzatzen. Beti esperientzia edo kasuren bat gogoratzen zuen ikasgai on bat ateratzeko eta gure jarduera behar bezala gidatzeko.

Jorge Askasibar1

Lagun handi bat eta gure oroimenaren zati handi bat galduko ditugu. Hemendik aurrera, maitasun handiz gogoratzeaz gain, hantzeratu eta bere lanean eta eginahalean jarraitu nahi dugu.

Bertako hostozabalak balioan jartzeko ekimena abian da Galizian. Dagoeneko ihaz hasitako jardunaldiari segida emanez, aurten are eta gehiago sakondu nahi duen bigarren jardunaldia atondu dute Lugon.

Era honetako basoen kudeaketa nahiz berauetatik eratorritako egurra aztertu asmoz, hizlari desberdinez osatutako kartela antolatu dute Lugo – Sarria IX. Baso Distrituko antolatzaileek. Tartean, Basoa Fundazioa ere gonbidatu dute baso misto atlantiarra aztertuez dugun esperientzia konta diezaiegun.