Mondragon Unibertsitateak, lehen urteko ikasleei eta ikasturtean zehar burutzeko, gizartean eragin positiboa sortuko duen ekintza bat egin dezatela proposatzen die. Horren ondorioz, Bidasoako kampuseko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (MYGADE – Dual) graduko hiru ikasle hauek (Ander, Juan eta Pablo) gure fundazioarekin harremanetan jarri ziren, gurekin lankidetzan aritu eta ingurumenarekin eta gizartearekin zerikusia zuen ekintzaren batean laguntzeko.
Horrela bisitatu dugu Besaide ingurua, Basoa Fundazioaren sorrera-proiektuaren kokalekua. Besaide gailur ospetsua da, EAEko hiru lurralde historikoen mugak elkar-topatzen dituena. Euskal Herriko Mendi Federazioarenak diren lur hauetan, 2004. urtean, jabe zen erakunde horrekin egindako hitzarmenari esker, Basoa Fundazioak hainbat landaketa egin zituen zuhaitz espezie desberdinekin. Orain, sorta hauek berriro aztertu ditugu, landa-datu batzuk bildu eta haien egungo egoera aztertu, etorkizunean egin daitezkeen hobekuntza-jarduerak aurrikusteko.