Skip to content
  • Euskadi Forestal
  • Basoekin
  • Basoa Fundazioa
  • Hasiera
  • Harremanetan jarri
  • Eremu pribatua
Basoa
  • Nortzuk gara?Expand
    • KONFEDERAZIOA
    • Arabako Baso Elkartea
    • Bizkaiko Baso Elkartea
    • Gipuzkoako Baso Elkartea
  • BerriakExpand
    • Berriak
    • Boletinak
    • Euskadiko Basogintza Aldizkaria
  • Basoen ekonomiaExpand
    • Egur Merkatua
    • Beste zerbitzuen merkatua
  • Basoen kudeaketaExpand
    • Diru-laguntzakExpand
      • Arabako Diru Laguntzak
      • Bizkaiko Diru-laguntzak
      • Gipuzkoako Diru-laguntzak
    • BasogintzaExpand
      • Baso-espezieak
      • Basoko eskuliburuak
      • Azpiegiturak
      • Baso osasuna
      • Besteak
    • LegeriaExpand
      • Arabako Legeria
      • Bizkaiko Legedia
      • Gipuzkoako Legedia
      • Euskadiko Legedia
    • Kontratu Eredua
  • Sartu
    • EUS
      • CAS
Basoa

GIPUZKOAKO BASO ELKARTEA

Erakunde autonomoa, irabazi-asmorik gabea, beste gizarte-erakunde batzuekiko independentea, bere bazkideen borondatearen arabera soilik arautzen dena.

Elkartearen eskumenak, nortasun juridiko osoa dutenak, elkarteko kideen interes kolektibo edo indibidualaren araberakoak izango dira, haien jarduerei eta baso-jabe gisa dituzten interesen defentsari eragiten dieten gai guztietan.

BAZKIDETU

ZERBITZUAK

Gipuzkoako Baso Elkartea (GEBE) 1985ean sortu zen, eta gaur egun 2.794 bazkide biltzen ditu, lurralde historiko horretako jabetza pribatuaren % 50 inguru kudeatuz.

BASO JABETZAREN INTERESAK DEFENDATZEN DITUGU

ZURE INTERESEKIN LERROKATUTA

Baso-jabetza pribatua ordezkatzea tokiko, eskualdeko, nazioko eta nazioarteko administrazioen aurrean, eta araudi berrien eztabaida-foroetan parte hartzea, baso-erabileraren murrizketen aurrean jabetzaren interesak defendatuz.

LANKIDETZA ETA PRESENTZIA BASO INTERESEKO PROIEKTU BERRITZAILEETAN

Modu integratuan eta kooperatiboan lan egiten dugu hainbat eragilerekin, basogintza-sektorean abangoardiako proiektuak gauzatu ahal izateko.

JABETZARI LAGUNTZA INTEGRALA EMATEA MENDIEN BASO-KUDEAKETA IRAUNKORRERAKO

ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA

Bazkide guztiek erantzukizun zibileko asegurua dute, euren mendietako zuhaitzek hirugarrenei eragin ditzaketen kalteak estaltzen dituena.

INFORMAZIO GEHIAGO

APARTEKO BASO ASEGURUA

Bazkide guztiek aparteko aseguru bat kontratatzeko aukera dute urtero, sute, uholde-euri, haize urakanatu eta elurragatik kaltetuak izan diren lursailen kalteordaina landaketa berri baten kopurua izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO

AHOLKULARITZA JURIDIKOA

Bazkide guztiek aholkularitza juridiko espezializatua jasotzeko aukera dute basoen jabetza eta kudeaketari buruzko gaietan. Aholkularitza horren bidez, mugarriekin, zorbideekin, kalte-ordainekin, kontratuekin ( basolan edo egur salmenta) edota beste edozein gairekin izan ditzakegun arazoak edo kezkak argitzen lagunduko digute.

AHOLKULARITZA TEKNIKOA ETA PRESTAKUNTZA

Gure bazkideei basogintza aholkularitza eta laguntza ematea, mendien baso kudeaketa jasangarria egin dezaten. Araudiak, basogintzarako laguntzak eta baso osasuneko gaiak ezagutaraztea, salmentetan laguntzea, mendietara bisita teknikoak egitea, espezieak aukeratzea, inausteko metodoak, errenta aitorpenarekin laguntza…

MENDIEN TASAZIOAK

Tasazio txostena: bazkidearentzat beharrezkoa den tresna bat lantzea, bere egurra merkatuan egoki jartzeko. Elkarteak basoan bertan egiten ditu neurketa-lan horiek, eta dagokion Kubikazio eta Tasazio Txostena egiten du.

BALORAZIOAK

Lursailen transakzio egoki eta zuzena bermatzeko beharrezkoak diren balorazio-dokumentuak ematea. Balorazioak, banaketak, mapak eta abar. Suteek, ganaduak, desjabetzeek eta abar eragindako kalteak ere baloratzen ditugu.

PLANOAK JASOTZEA ETA MUGARRIAK ZEHAZTEA

Jabetzari laguntza topografikoa-geografikoa ematea, GPS jasotze bidez definituz. Planoak jasotzea.

LANAK ETA TXOSTENAK

Kudeaketa jasangarriko planak egitea, baso-pistak, ingurumen-azterketak, balorazioak, entresakak, pistak markatzea eta abar.

BASO KUDEAKETA BERMATUA (BKB)

BKB (Baso Kudeaketa Bermatua) Gipuzkoako Baso Elkarteak eskaintzen duen zerbitzua da. Zure mendiak kudeatzeko laguntzarik behar baduzu, zure behar eta nahietara egokitutako proposamena egingo dizugu: zeuk erabaki zein mendi eta nolakoa nahi duzun eta lagunduko dizugu. Basoen kudeaketa integrala eta egin beharreko basogintza lanak elkartearen eskuetan uzteko aukera ere ematen dizugu. Edozein motako basoetarako, izan landaketa zein berez etorrikoa. Bai konifero eta bai hostozabal.

BASO OSASUNA

 Baso-osasuneko gaietan aholduak ematen ditugu eta landareen afekzioen, lurzoruaren kalitatearen eta abarren langinak aztertu nahi dituen bazkide orok Elkartearen bitartez egin dezake.

BASO LANDAREA HORNITZEA

Mintegia izateaz gain, Elkarteak mota guztietako espezieen baso-landareak merkaturatzen ditu, eskaerak bilduz eta banatuz.

PRESTAKUNTZA

Baso-kudeaketa jasangarriari buruzko prestakuntza-ikastaroak egiten dira aldizka, baita gaurkotasuneko gaiei buruzko hitzaldiak eta jardunaldiak ere.

INFORMAZIOA ETA ZABALKUNDEA

Bazkideek albiste garrantzitsuen berri izaten dute, kanal desberdinetatik bidaltzen dizkiegun zirkular eta komunikazioen bidez. Bestalde, www.basoa.org web orrialde honetan bertan, basogintzaren inguruko albiste, ohar, prestakuntza-ikastaro, hitzaldi, kongresu eta abarri buruzko informazioa duzue, etengabe eguneratua. Sare sozialetan ere presentzia mantentzen dugu eta aldizka boletin digitalak eta sei hilabetero gure aldizkaria (Euskadi Basogintza) argitaratzen dira.

NOLA EGIN BAZKIDE

Gipuzkoako Baso Elkartea (GEBE) bazkide gisa alta emateko beharrezkoa da bazkidearen fitxa beteta eta sinatuta helaraztea.

Aplikatu beharreko tarifak Ohiko Batzar Nagusian aho batez onartutakoak dira.

BAZKIDETU
BAZKIDE HORRIA

GURE ZEHARKAKO ERAKUNDEAK

EUSKADIKO BASOGINTZA ELKARTEEN KONFEDERAZIOA

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Basogintza Elkarteak biltzen ditu, 1993an sortu zen eta elkarte bakoitzaren lurralde-eremutik kanpo baso-jabetzaren interesak defendatzea du helburu. Besteak beste, BASOEKIN eta BASOA FUNDAZIOA ekimenak bultzatzen ditu.

 

BASOEKIN

Hiru elkarteetatik sortutako sozietate mugatua da, eta zerbitzu hori behar duten bazkideen mendien baso-kudeaketa jasangarria egiteko tresna gisa sortzen da. Beharrezko baso-lanak planifikatzen laguntzen du, eta lan horiek egiteaz arduratzen da, izan lan puntualak edo izan kudeaketa integrala txanda osoan zehar.

 

BASOA FUNDAZIOA

Basoen garrantzia eta baso-kudeaketa jasangarria zabaltzen ditu euskal herritarren artean, eta paisaia-, ingurumen- eta/edo kultura-intereseko proiektuak sustatzen ditu, lurraldea zaintzeko tresnak erabiliz, besteak beste.

 

BAZKIDEENTZAKO DESKONTUAK

EUROPOLEO

Deskontua bazkideentzat Gasolioan, gure kolektiboarentzat duen gasolio-eskaintza astero bidaltzea.

 

IMQ

IMQk hainbat osasun-estaldura eskaintzen dizkigu gure bazkideek balia ditzaketen kolektiboentzat.

 

Kontaktua

Gipuzkoako Baso Elkartea

Mugikorra

+34 943 652 920

posta elektronikoa

[email protected]

Helbidea

Pol. Laskorain - Goikoa Bº San Esteban, 29. 20400 Tolosa, Gipuzkoa

  • Basoekin
  • Basoa Fundazioa
  • Harremanetan jarri

Nortzuk gara

  • KONFEDERAZIOA
  • Arabako Baso Elkartea
  • Bizkaiko Baso Elkartea
  • Gipuzkoako Baso Elkartea

Berriak

  • Berriak
  • Boletinak
  • Euskadiko Basogintza Aldizkaria

Basoen Ekonomia

  • Egur Merkatua
  • Beste zerbitzuen merkatua

Basoen Kudeaketa

  • Diru-laguntzak
  • Basogintza
  • Legeria
  • Kontratu Eredua

Bazkidetu

  • Sartu

© 2026 Basoa Eskubide guztiak erreserbatuak. Diseinua: Frikitek. Ohar legala, Pribatutasun politika, Cookie politika.

Search
  • Nortzuk gara?
    • KONFEDERAZIOA
    • Arabako Baso Elkartea
    • Bizkaiko Baso Elkartea
    • Gipuzkoako Baso Elkartea
  • Basoen ekonomia
    • Egur Merkatua
    • Beste zerbitzuen merkatua
  • Basoen ekonomia
    • Diru-laguntzak
      • Arabako Diru Laguntzak
      • Bizkaiko Diru-laguntzak
      • Gipuzkoako Diru-laguntzak
    • Basogintza
      • Baso-espezieak
      • Basoko eskuliburuak
      • Azpiegiturak
      • Baso osasuna
      • Besteak
    • Legeria
      • Arabako Legeria
      • Bizkaiko Legedia
      • Gipuzkoako Legedia
      • Euskadiko Legedia
    • Kontratu Eredua
  • Berriak
  • Euskadiko Basogintza Aldizkaria
  • Basoekin
    • Proiektuak
  • Basoa Fundazioa
    • Kolaboratzaileak
    • Berriak
    • Ekitaldiak
    • Hausnarketa
    • Proiektuak
    • Jarri harremanetan Basoa Fundazioarekin
  • Harremanetan jarri
  • Eremu pribatua
  • EUS
  • CAS
    • EUS
      • CAS
Search