BMA proiektuaren lan ildoetako bat goitikako mehasketen azterketa eta BMAetan ezarpena izan da.
Horretan jardun dute Basogintza Elkarteetako teknikariak elkar batuta. Basoen azterketa, zuhaitzen markaketa, datuen bilketa eta berauen eraldaketa izan dira helburu.
Jakin dezazuela bere baitan, gizarteak baso mota hauei buruz eta berauen inguruan dituen uste eta eritsiak jasotzeko inkesta burutzen gabiltzala. Konkretuki, badaukagu orotariko jendeari zuzendutako inkesta bat. Oso ondo etorriko litzaiguke berau bete eta zure eritsia luzatuko bazenigu. Mesedez, sar zaitez honako esteka honetan eta bete ezazu inkesta zure uste eta eritsiekin, bizkor batean burutuko duzu eta asko eskertuko dizugu: https://forms.gle/MTnBQsqqqsfobBWT8
