
Basoa Lea-Artibai eskualdeko lur-erabilerarik hedatuenetakoa da. Baso zabal horren barruan, azken urteotan, bai egur-landaketak eta bai naturalki birsortutako baso atlantiko mistoa handitzen ari dira.
Nafarroako Rural Kutxaren, Lea Artibai Landa Garapen Elkartearen eta Ispasterko Udalaren laguntzarekin, jende asko erakarri duen jardunaldia egin dugu mota honetako basoen kudeaketaren inguruan. Basoa Fundazioko zuzendari teknikoak (Aitor Onaindia) eta Bizkaiko Basozainen Elkarteko eskualdeko teknikariak (Urko Uriarte) baso mota honen ezaugarriak, kudeaketa eta diru-laguntzak ezagutarazi dituzte.
Bertaratutakoek interes handiz jarraitu dituzte planteatutako oinarriak eta galderak. Azkenean, galdera eta iritzien denbora luze eta oparoa ireki da. Orain, ekainaren 10ean, Ispasterko Udaleko Herri Basoetan, jardunaldi praktikoa egingo da eta bertan adierazitakoa praktikan nola jarri azalduko da.
