Gero eta ugariagoak dira gure lurraldean hosotzabalez osatutako basoak. Baina era honetako basoak nola kudeatu, noiz eta zergaitik ezezaguna da baso jabe eta kudeatzaile askorentzat.
Urola Kosta horren adierazle nabarmena izanda, bertan antolatu zen era honetako basoen kudeaketari buruzko jardunaldi bikoitza. Batetik, zergaitik eta oinarriak finkatuko zituen arratsaldeko jardunaldi teoriko bat burutu zen Aiako udalaren kultur etxean. Bestetik, eta goizez, noiz eta nola kudeatu eta horretarako herraminta desberdinak azalduko zituen jardunaldi praktikoago bat burutu zen bi baso pribatutan.
Aiako udalaren laguntzaz, Gipuzkoako Baso Elkarte eta Basoa fundazioko ordezkari izan ziren Beñat Recalde eta Aitor Onaindia teknikariek, baso hauei buruzko azalpenak eman zituzten jakinmin handiz bertaratutako parte hartzaileen aurrean.
