Basogintza Informazioa

Tulipa

Liriodendron tilupifera-rekiko interesa duela gutxikoa da, bere jatorria haritz amerikarra erasotzen hasi den tintaren gaixotasunean dago eta azken honen ordezkaria da egoera emankorretako baso-berritze ekoizleetan.

Atxekitutako dokumentua ikusi

Sequoia Sempervirens eta Cryptomeria japoniarra

Espezie hauek, aspaldidanik aldatzen hasi zirenetik, Gipuzkoako basojabeek gogoko dituzte hazkunde azkarrak, gaixotasunekiko erresitentziak eta kostaldeko lurzoru aretsuetan duten emankortasun onak erakarrita.

Atxekitutako dokumentua ikusi

Lurraldeko Haritza

Gure lurraldean haritz kanduduna (Quercus robur) itsas mailatik 800 metro bitarteko altitudean kokatzen da, batez ere hegoaldeko aldeetan, orain mende asko egungo nekazal eta abeltzaintza kokalekuak betetzen zituzten basoetako espezie adierazgarria zen. Nahiz eta lurzoru emankor eta hezeak exijitu, oso buztintsuak ere jasan arren, gune elkorragoak baso-berritzeko ere erabil daitezke, zalantzarik gabe beraietan garapen apala izango du baina jatorriko landaretza berregituratzeko lagunduko du.

Atxekitutako dokumentua ikusi

Haritz Amerikarra

Beraien artean garrantzitsuena Quercus rubra da, bere hazkunde nabarmenagatik egur ekoizpenerako erabiltzen da. Ondorioz itsasoaren mailatik 600 metrora bitarteko guneetan koka daitezke lurzoru sakon, emankor eta hezeetan, baina ez putzutsuetan eta ahal izanez gero laiotz edo hizotz berantiarreko arriskua duten guneetatik kanpo.

Atxekitutako dokumentua ikusi

Itsas Pinua

Pinus pinaster atlantiar azpiespeziea, frantziar Landetako baso-berritzeetan gehiengo handi batez koniferorik erabiliena da.

Atxekitutako dokumentua ikusi