Joan den apirilaren 5ean, Artzentalesen (Bizkaia), Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkartearekin elkarlanean antolatuta, lehen sektoreari buruzko jardunaldi jendetsua burutu dugu.
Profil zabal eta ugariko ikusleek arretaz jarraitu ahal izan dute “Des)adostasunak landa kudeaketa eta ingurumen babesaren artean” bideo dokumentala. Bertan, euskal esparrutik datozen zientzialari, teknikari eta ordezkari administratibo zein sektorial ugarik hartu dute parte. Guztien artean, batera landu beharreko klima larrialdi eta bioaniztasunaren galerarena ez ezik, hauekin batera ere landu beharreko landa-krisi kezkagarri eta larria ere erakusten dute.
Ondoren, komunitate zientifiko, administratibo eta judizialeko hainbat kideren arteko solasaldia izan zen. Hizlari hauek kanpoko lan-eremuetatik datoz, eta, haien ikuspegiarekin, bertaratutako ikusleek hasierako bideoan erakutsitako ikuspegia zabaldu ahal izan zuten.
Lehenengo sektoreak egoera oso delikatua pairatzen du. Hori ez da Euskadiko kontu puntuala, baizik eta Europako gizarte osoari eragiten dion arazoa. Baina ezin dugu alde batera utzi hain garrantzitsua den gizarte-eremu hori. Defendatu eta babestu egin behar dugu. Jardunaldi honek, etorkizunean landu beharreko alderdi garrantzitsuak eta aukerak bereziki azpimarratzeko balio izan du.
