Joan den abuztuaren 20an, Biodibertsitate, Baso eta Desertifikazio Zuzendaritza Nagusiak ebazpena eman zuen, Pinus pinaster baso-espeziearen jatorrizko eskualdeen katalogo nazionala aldatzeko eta euskal itsasertzaren jatorrizko eskualdea sartzeko.
Horrela, Basoko Baliabide Genetikoak Hobetzeko eta Kontserbatzeko Komiteak, Ikerketa eta Teknologia, Nekazaritza eta Elikagaigintzako Institutu Nazionalak egindako txostena kontuan hartuta, Pinus pinaster Aiton espeziearen eskualdeak aldatzeko proposamena egin du. Proposamena Eusko Jaurlaritzak eskatuta egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko basogintza-sektorean interesa baitago autonomia-erkidegoko isurialde atlantikoan dauden birpopulaketarako pinus pinaster masak hartzen dituen jatorrizko eskualde bat izendatzeko, eremu horretan ugalketarako baso-materialak ekoizteko oinarrizko materialak baimendu ahal izateko; izan ere, Pinus pinaster Pinus radiata espeziearen ordezko espeziea izaten ari da, azken hori jasaten ari den osasun-arazoak direla eta.
Beraz, aipatutako baso-espeziearen jatorrizko eskualdeak eguneratu behar direnez, eta eraginpeko autonomia-erkidegoek proposatutako aldaketak onartzeko idazkiak jaso direnez, honako hau adierazten da:
• Eranskinean aipatzen den espezieari buruzko Jatorrizko Eskualdeen Katalogo Nazionala eguneratzeko baimena ematea, eta espezie horretarako lehendik dauden eskualdeei honako hau gehitzea:
– Pinus pinaster Aiton. Jatorrizko eskualdea: «21. Euskal itsasertzeko basoberritzeak».

Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundeak oso modu positiboan baloratzen du ebazpen hau, baso-espezie osagarrien baso-materiala lortzeko eta gure baso-kudeaketa jasangarria klima-aldaketara egokitzeko lan-ildoan.
https://www.boe.es/boe/dias/2024/09/11/pdfs/BOE-A-2024-18255.pdf
