
Pasadan martxoaren 27an, Azpeitiko Soreasu antzokian, sekuoia gorriari buruzko jardunaldi aberatz eta interesgarri bat burutu genuen. Azken urteotan Euskadiko kantauriar isurialdean gero eta azalera gehiago hartzen ari den zuhaitz espezie honi buruz gehiago jakiteko antolatutako jardunaldi honek, arrera oso ona izan zuen eta jende asko erakarri zuen.
Baso arloan aditu diren bi hizlari gonbidatuek azalpen oso interesgarri eta mamitsuak eskaini zituzten. Galdera eta erantzunen atalean ere, parte hartze ona izan zen eta erantzun zehatzak eskaini zituzten.
Etortzerik izan ez bazenute, edota entzundakoa berreskuratu nahi baduzue, hona hemen horretarako aukera:
- Alejandro Cantero (Hazi Fundazioa):
- Paul R Adams (Forest Growers Research):
- Galdera eta erantzunak: https://www.youtube.com/watch?v=3JOJFo9fsQ0
