
Euskadiko zein Zeelanda Berriko sekuoia gorrien landaketak aztertzeko jardunaldi bat burutuko dugu martxoaren 27an Azpeitian (Gipuzkoa).
Gero eta baso-jabe eta kudeatzaile gehiagok erabiltzen dute sekuoia gorria (Sequoia sempervirens) zuhaitz-espezie gisa beren baso-landaketak burutzeko. Euskadiko zenbait eskualdetan, Urola Kostan adibidez, urtetik urtera hektarea gehiago landatzen dira espezie horrekin. Landaketa hauek oso azkar eta indartsu hazten dira, beraz, gure baldintzetara ondo egokitutako espeziea dela dirudi. Hala ere, ez dakigu argiegi zein den landaketa horietan garatu beharreko baso-kudeaketa optimoa, ez eta sortuko den egurraren erabilera egokia ere.
Horregaitik, mota honetako landaketen garapena aztertuko dugu, beharrezkoak diren lanak azpimarratuz, basoaren kudeaketa, baina sortuko den egurraren erabilera baita ere. Lehenik eta behin, baso-landaketa hauek Euskadin gaur egun duten egoera eta dakarten bilakaera aztertuko dira. Ondoren, espezie honekin antzeko ekoizpen eta salmenta-helburuak dituzten landaketetan diarduen Zeelanda Berriko aditu batek hitz egingo du, especie honi buruz duten esperientzia gurera ekarriaz.
Aurrez-aurre eta doan (baina aldez aurretik izena emanda) parte hartu ahal izango den publiko orokorrari zuzendutako jardunaldia izango da. Aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da.
Izena eman edota informazio gehiagorako: https://basoa.org/eu/eventos/sekuoia-gorri-landaketak-sequoia-sempervirens-eta-bere-egurraren-erabilpena/
Zatozte, ez zarete damutuko !
