Hazi Fundazioak eta Fraisoro ESkolak, Arrasateko Udalarekin batera, Baso Jardunaldiak antolatu ditu. Helburuak ondoko hauek dira: Euskadiko basogintzako gaur egungo egoera jakinaraztea eta era jasangarri eta errentagarri batean  basoak kudeatzeko bide desberdinak aztertzea . Hitzaldiak otsailaren 28an (euskaraz) eta martxoaren 1ean (gazteleraz) izango dira, 15:30etatik aurrera Kulturateko areto nagusian (Azoka Kalea, 1, Arrasate). Martxoaren 2an Gutik Zura dokumentala proiektatuko da. Pelikula egitasmo honen helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da. Martxoaren 3rako mendi-irteera bat antolatuta dago, Etxezarreta parketik.

Jardunaldiak doakoak dira baina aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da:

 Hazi Fundazioa.

Ikusi egitaraua.