Nazio Batuen Erakundeak (NBE) azaroaren 10 eguna Bake eta Garapenerako Zientziaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen 2001ean. Hala, Budapesteko (Hungaria) Zientziari buruzko Mundu Konferentzian hartutako konpromisoa gogorarazi eta berritu nahi da. Zientzia gure bizitzako ia alderdi guztietan dago. Horregatik, egun honen bidez, herrialde guztiek elkarrekin lan egitea lortu nahi da, zientzia nazioei bakea garatzen eta bermatzen lagunduko dien baliabide bihurtzeko.
Urtero, Bakerako eta Garapenerako Zientziaren Nazioarteko Egunean, herritarrak aurrerapen zientifikoei buruz informatuta egotea sustatzen da, gizarte iraunkorragoak sortuz, eta, aldi berean, bizi garen planetaren hauskortasunari buruzko ulermena bultzatzen da. Hori dela eta, aurtengo ospakizunak “klima-aldaketarako prestatutako komunitateak eraikitzearen” garrantzia nabarmentzen du. Zientzia, teknologia eta berrikuntza gizartera hurbiltzea da helburua, eta gizarteak aurrean dituen erronka global nagusietako batzuei eskaintzen dizkien konponbideak nabarmentzea.
Basoa Fundazioan eta helburu horri begira, baso-zientziaren eta honek suposatzen duen baso kudeaketaren inplikazioa aitortu eta aintzat hartu nahi genuke. Hala, gure gizarteak zientzia horren inguruan gaur egun dituen joerak aztertuko ditugu eta klima-aldaketari aurre egiteko gizarte honek baso-zientzia kontutan hartzeko duen beharraz ere jardungo gara.