Presako Berriak

JARDUNALDIA - HOSTOZABAL ZUHAITZEN INAUZKETA ETA MEHASKETA (Ispaster, 2023ko ekainaren 1an)

Gero eta ugariagoak diren hostozabal zuhaitz landaketak edota berez ernetako baso mistoak nola kudeatu beharko genituzke ?

Basoa Fundazioak antolatuta eta Ispasterko udala, Lea – Artibai Landa Garapen Elkartea eta Nafarroako Rural Kutxak bultzatuta, Ispasterren antolatuko ditugun pare bat jardunalditan, galdera hau erantzuten saiatuko gara. 

Lehen jardunaldia, oinarriak eta zergaitiak aztertzekoa, ekainak 1ean burutuko dugu (osteguna) arratzaldeko 19:00etan, Ispasterko Iñigo Egiluz udal aretoan.

Jardunaldi hauek, baso jabe, kudeatzaile edo basoekiko interesa izan dezakeen edonori zuzenduak daude.

Zatozte, ez zarete damutuko !

BIZKAIKO BASOGINTZA ELKARTEAREN ESKUALDE BATZARREI ETA BATZAR OROKORRARI DEIALDIA.

Bazkideei dei egiten zaie Bizkaiko Basogintza Elkarteen Eskualde Batzarretara. Batzar horiek maiatzaren 19tik 25era egingo dira, eta bertan gure elkartearen jarduerak zehaztuko dira eta basogintzako gaurkotasuneko gaiak landuko dira. Datak, ordutegiak eta lekuak ondorengo koadroan zehazten dira.

Comarcales 2023

Bestalde, Bizkaiko Basogintza Elkartearen XL Batzar Nagusirako deia egiten da 2023ko ekainaren 3an, larunbata, Derioko Seminarioan, 10: 30etatik aurrera.
Horri buruzko informazio guztia bazkide guztiengana iritsiko da posta arruntaren bidez.

JARDUNALDIA - AFTER LIFE HEALTHY FOREST - Baso Osasuna Kudeaketa Iraunkorrerako-2023/05/31

Gure basoen egoera fitosanitarioa errepasatzeko dibulgazio-hitzaldiak dira. Doako jardunaldia, baso-teknikari eta -jabeei irekia.

Jardunaldi honen helburu nagusia da AFTER LIFE HEALTHY FOREST aldian lortutako emaitzak eta proiektuaren aldian eta gaiarekin lotutako ondorengo proiektuetan euskal basogintza-sektorerako garatutako tresnek etorkizunean eskaintzen dituzten aukerak zabaltzea.

Irakurri gehiago

ASTURFORESTA - NAZIOARTEKO BASO AZOKA (Tineo - Asturias 2023ko ekainaren 15,16 eta 17)

ASTURFORESTA Nazioarteko Basogintza Azoka Europa hegoaldeko basogintzako erreferente eta basogintzako sektorearen topagune gisa kokatzen da. Bertan, sektorearen aurrerapen teknikoak ezagutaraziko dira, bai eta merkatuak nazioan eta nazioartean duen egoera ere.

Orrialde honetara maiatzaren 31 baino lehen sartuz gero, sarrerak doan eskuratu daitezke.

Irakurri gehiago

ZABALIK DAGO MAIATZAREN 31RA ARTEKO EPEA SUTE ETA EGURALDI TXARRAREN ASEGURUA KONTRATATZEKO

Dagoeneko eskuragarri dago AGROSEGUROren 319 linea. Linea horren bidez, baso-jabetzak aseguru bat kontrata dezake, suteak, uholde-euri jasak, haize urakanak eta/edo elurrak kaltetutako baso-masak birsortzeko eta birpopulatzeko gastuak estaltzeko.

Gure lurraldeko elkarte bakoitzetik 2023ko maiatzaren 31ra arte izapidetu daiteke aseguru hori.

CURSOS DE VERANO: INCENDIOS FORESTALES ¿CÓMO AFRONTARLOS?

Dentro de los cursos de verano organizados por la UPV/EHU, con una colaboración entre USSE y la Fundación Basoa, os proponemos un nuevo curso sobre los incendios forestales que se celebrará en el Palacio Miramar de Donosti los días 10 y 11 de julio del 2023.

El curso se impartirá mediante la tradicional forma de ponencias de personas expertas que tendrá un turno final de posibles preguntas y aportaciones del resto de participantes.

Más información