Hazi Fundazioak, Fraisoro Eskolarekin elkarlanean eta SUDOE PLURIFOR proiektuaren barruan, ondoko jardunaldi hau antolatu du, irailaren 12rako 9:45etatik 14:00etara: HAIZEAREN ONDORIOZKO ERAISPENEN ARABERA EGOKITUTAKO BASOGINTZAREN KUDEAKETA. Ikastaroa doakoa da. Jardunaldiaren helburuak dira, batetik, Gipuzkoan haizeak zuhaitzak eraisteko arriskuaren faktore nagusiak aztertzea (baso-espezieak, adina, egikaritutako basogintza, kokapena); eta bestetik intsinis pinuaren haize-arriskuaren mapak eta ekoizpen-taulak egitea haize arrisku hori aintzat hartzen dutenak. Jardunaldia baso-jabeentzat, teknikarientzat, basogintzako ingeniarientzat eta kudeatzaileentzat da.