Presako Berriak

GAIXOTASUN FUNGIKO DEFOLIATZAILEEN AURKAKO LURREKO TRATAMENDUA

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak, iaz bezala, salbuespen gisa ebatzi du Pinus radiata eta Pinus nigra espezieetako gaixotasun fungiko defoliatzaileen (Bandak) aurka % 75 (WG) p/p oxido kuprosoz formulatutako produktu fitosanitarioak merkaturatzeko eta lurrean aplikatzeko baimena ematea, 2022ko apirilaren 1etik 2022ko uztailaren 29ra arte, biak barne.

Salbuespenezko baimen hori oinarri hartuta, foru-aldundiak foru-aginduak garatzen ari dira. Horien bidez, jarraibideak ezartzen dira Pinus radiata eta Pinus nigra espezieetako gaixotasun fungiko defoliatzaileen aurka % 75 (WG) p/p oxido kuprosoarekin formulatutako produktu fitosanitarioak lurrean aplikatzeko.

Beren pinudietan horrelako tratamendu fitosanitarioa egin nahi duten jabe guztiek foru-aldundiek dagozkien lurralde-foru-aginduak garatu arte itxaron beharko dute. Elkarteok horren berri emango dizuegu ohiko bitartekoen bidez.

ARABA: 125/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa

BIZKAIA: 2506/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 30koa.

GIPUZKOA

LANERAKO PRESTAKUNTZA - 2022KO LEHEN HILABETEA - HAZI

Liburuxka honek HAZI-k programatu duen ikastaro-proposamenaren berri ematen du. Ikastaroak HAZIrekin hitzarmena duten zentroekin eta elikagaien balio-katearen eta egurraren eta landa-eremuen baliokatearen ordezkari diren agenteekin batera programatu ditu.

Ikusi liburuxka

ARABAKO BASO LAGUNTZEN PLANA- 2022KO KANPAINA

Dagoeneko ireki da baso-laguntzak eskatzeko epea. Beraz, interesatuok otsailaren 25ra arte jo dezakezue elkartearen bulegoetara eskaerak izapidetzeko. GARRANTZITSUA: Beharrezkoa da, aldez AURRETIK HITZORDUA eskatzea 622 40 84 75 /945 89 20 34 telefonoan.

Ikusi zirkularra

Ikusi dekretua