
Jendetza bildu zuen kriptomeriari buruz burututako jardunaldiak. Asko dira espezie honekin beraien baso-lurretan saiakera egin dutenak eta jakinmin handia dago beroni buruz gehiago ikasteko. Hori horrela izanda, aukera bikaina izan genuen Markina-Xeneinen burututako jardunaldian espezie honi buruz askoz gehiago ikasi ahal izateko.
Alejandro Cantero Hazi fundazioko mendi ingeniariak espezie honi buruz egun Euskadin abian diren proiektuak azaldu zituen, eta horiei esker, aurrikusten hasiak diren esagutzak. Gero, Satoshi Ito, Miyazakiko unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak, Japonian espezie honek dituen aldaera eta basogintza aukera anitzak azaldu zituen. Baterenak eta bestearenak, interes handia sortu zuten eta galdera-erantzun oparoa izan zen jardunaldiaren azkenean.
Japonian etorkizun oparoko espezietzat dute kriptomeria. Bere egurraren erabilpen mota asko dauzkate, eta horiek denak erantzuteko, basogintza mota asko garatu dituzte. Bertako gobernua, baso-jabeak, baso-teknikariak eta ikertzaileak, denak dabiltza gizarteari baso hauen bidez zerbitzu ekosistemiko hobeagoak eta egur baliabide oparoagoak eskaini nahian. Gurean ere, badugu horretarako aukera. Aprobetxa dezagun !
